
148. zk., 2022ko abuztuaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
3497
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesduna epatzen baita Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 89/2022 prozedura laburtuan.
Ezinezkoa izan da epatze hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatu baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. eta 44. artikuluetan.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesduna epatzen da, prozeduran ager dadin, hala nahi badu, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Epatzearen testu osoa eskura du interesdunak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Lakuako egoitza zentrala; Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen, eranskinean adierazitako interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 8a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
MIREN IGONE MARTINEZ DE LUNA UNANUE.
RSS