Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2022ko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3413

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 12koa, Kulturako sailburuordearena; horren bidez, 2022an eta 2023an euskal kultura-ondarearen babesaren arlora bideratutako ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dira eta batzorde horren osaera argitaratzen da.

Aztertu egin da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko ekainaren 8ko Agindua, 2022an eta 2023an euskal kultura-ondarearen babesaren arlora bideratutako ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzen deialdia egin eta hartarako araubidea arautzen duena.

Agindu horren 14. artikuluak xedatzen duenez, Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko batzordekide hauek izendatzea:

– José María Uriarte González, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– María Teresa Izquierdo Marculeta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– Javier Fernández Bordegarai, Arabako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzako Museoen eta Arkeologiaren Zerbitzuko burua.

Bigarrena.– Argitara ematea Balorazio Batzordearen osaera. Hona hemen kideak:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua, Kultura Ondareko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Abdona Gil Abad, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Zentroko arduraduna.

– José María Uriarte González, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– María Teresa Izquierdo Marculeta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– Javier Fernández Bordegarai, Arabako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzako Museoen eta Arkeologiaren Zerbitzuko burua.

Hirugarrena.– Maitane Lamikiz Garcia izango da Balorazio Batzordeko idazkaria, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa dena. Hitza izango du, baina botorik ez.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 12a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala