Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2022ko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3412

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 7koa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko dirulaguntzak emateko erabakia hartzen duena.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko apirilaren 13ko Aginduak (2022ko apirilaren 29ko EHAA), bere 1. artikuluan, EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei 2022-2023 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko dirulaguntzak ematea arautzen du.

Aipatutako aginduaren 5. artikuluan ezarritako baldintzak eta eskatutako dokumentazioa betetzen direla egiaztatu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Eranskinean jasotzen diren ikastetxeei dirulaguntzak ematea industria lanbide-arloko heziketa-zikloak eskaintza partzialean emateko.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 7a.

Plangintza eta Antolaketako zuzendaria,

NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala