Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2022ko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3411

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 7koa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita dirulaguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko apirilaren 13ko Aginduak (2022ko apirilaren 29ko EHAA), bere 1. kapituluan, EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei 2022-2023 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko dirulaguntzak ematea arautzen du.

Aipatutako aginduaren 5. artikuluan ezarritako baldintzak eta eskatutako dokumentazioa betetzen direla egiaztatu ondoren,

EBAZTEN DUT:

Eranskinean jasotzen diren ikastetxeei dirulaguntzak ematea zerbitzuen eta besteen lanbide-arloetako heziketa-zikloak eskaintza partzialean emateko.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 7a.

Plangintza eta Antolaketako zuzendaria,

NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala