Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2022ko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3410

AGINDUA, 2022ko uztailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «San Jorge» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Leioako (Bizkaia) «San Jorge» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasteko duen baimena iraungitzeko eskatuz, eta kontuan hartuta Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 22ko Agindua, zeinaren bidez Leioako (Bizkaia) «San Jorge» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen baita eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapako lehen zikloa kentzen baita.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak Ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako araudia. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian deskribatzen den Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailei dagozkien bi unitate kentzeagatik. Zentro horren baimena honela konfiguratuko da, eta 2023ko irailaren 1etik aurrera izango du eragina:

Kode zenbakia: 014771 eta 48005706.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «San Jorge».

Titularra: Sociedad Mercantil Colegio San Jorge, S.L.

Helbidea: Artazagane kalea, 51.

Udalerria: Leioa.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako ikasketak: Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak.

Edukiera: 4 unitate, 140 ikaspostuko edukierakoa.

2. artikulua.– Eraginpeko ikasleak eskolatzen jarraituko dutela bermatzeko, 1. artikuluan aipatutako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak modu mailakatuan kenduko dira, honela:

• 2021-2022 ikasturtea amaitzean: 3. mailako unitate 1.

• 2022-2023 ikasturtea amaitzean: 4. mailako unitate 1.

3. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

4. artikulua.– Agindu honetan jasotako daturen bat aldatu behar denean, Ikastetxeak baimena berrikusteko eskatu beharko du.

5. artikulua.– Ikastetxeak Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

6. artikulua.– Agindu honen edukia Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen Erregistrora bidaliko da.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala