Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2022ko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3405

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2022ko ekainaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, ekintzaileei laguntzeko 2022ko dirulaguntzen deialdia argitaratzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira ekintzaileei laguntzeko 2022ko dirulaguntzen deialdia argitaratzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko ekainaren 22ko Ebazpenean (2022ko uztailaren 4ko EHAA, 128. zk.). Beraz, zuzendu egiten dira:

– Euskarazko argitalpenean, 2022/3039 (33/22) orrialdean, 29. artikuluko bigarren paragrafoan, honako hau dioenean:

«IV. eta V. kapituluetan aurreikusitako dirulaguntzak ez dira bateragarriak bata bestearekin, ez eta beste administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk emandako beste edozer eratako dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerarekin ere, baldin eta azken horien helburua autoenplegua sustatzea bada, salbu eta langabezia-prestazioaren kapitalizazioa ez bada».

Honela esan behar du:

«IV. eta V. kapituluetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak izango dira bata bestearekin, eta bateraezinak beste administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk emandako beste edozer eratako dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerarekin ere, baldin eta azken horien helburua autoenplegua sustatzea bada, salbu eta langabezia-prestazioaren kapitalizazioa ez bada».

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala