Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2022ko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3404

AGINDUA, 2022ko uztailaren 12koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez organo honetako zenbait kide kargutik kendu eta beste batzuk izendatzen baitira: ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2014ko urtarrilaren 17ko zenbakian honako hau eman zen argitara: 471/2013 Dekretua, abenduaren 30ekoa, ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa sortu eta arautzekoa.

Organo hori sortzeko arauaren 2. artikuluan xedatzen denarekin bat etorriaz, hiru parte dituen kide anitzeko organo gisa osatzen da, eta bertan hauek hartuko dute parte: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, eta EAEn ordezkaritza handiena duten sindikatuak eta enpresa-erakundeak. Lan Harremanen Kontseiluan izango du egoitza, eta erabateko independentziaz eta autonomia funtzionalaz jardungo du.

Organo horren osaera abenduaren 30eko 471/2013 Dekretuaren 4. artikuluan dago ezarrita. Horrela, manu horren 1. puntuaren b) letran adierazten denez, lan-arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako saileko sailburuak izendatuko ditu Administrazioa ordezkatuko duten bokalak.

4.5 artikuluak zehazten duenez, bokalen izendapenak 4 urteko iraupena izango du, eta izendapenak horrelakoxe epeetarako berritzeko aukera izango da. Aurreikusten denez, bokalen batek kargua epea bukatu baino lehen uzten badu, erakundeek edo instituzioek –hasierako izendapenaren indarraldia amaitu arte geratzen den denboran– eurak ordezkatzeko beste bokal bat izendatzea proposa dezakete.

Lan eta Enpleguko sailburuaren 2019ko irailaren 16ko Aginduaren bidez (2019ko urriaren 4ko EHAA, 189. zk.), organo honetako kideak izendatu ziren: ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa.

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, Lan eta Enplegu Saila sortu du, eta lan-harremanen arloko lan-legeria betearazteko eskumena esleitu dio.

Onartu ondoren, aurreko Lan eta Justizia Sailaren eta egungo Lan eta Enplegu Sailaren ordezkaritzetako titularrak kendu eta izendatu dira.

2022ko uztailaren 8an, Lan Harremanen Kontseiluko idazkariak jakinarazi zuen Comisiones Obreras-Euskadiko Langile Komisioak (CC.OO.) sindikatuak eta Confederación Empresarial Vasca-Euskal Entrepresarien Konfederakuntzak (Confebask) ordezkapen-proposamen bana egin zutela. Beraz, eguneratu egin behar da ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoaren osaera.

Hori guztia dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoko kide hauek kargutik kentzea:

– Carmen De Celis Cuevas andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko ordezko bokala.

– Ramon Lertxundi Aranguena jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko ordezko bokala.

– Alfonso Peraita Merino jauna, Comisiones Obreras-Euskadiko Langile Komisioak (CC.OO.) sindikatua ordezkatzeko bokal titularra.

– Garbiñe Espejo Jairo andrea, Comisiones Obreras-Euskadiko Langile Komisioak (CC.OO.) sindikatua ordezkatzeko ordezko bokala.

– Leire Hernando Suárez andrea, Euskal Entrepresarien Konfederakuntza (Confebask) ordezkatzen duen ordezko bokala.

Bigarrena.– ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoko kide hauek izendatzea:

– María Victoria Portugal Llorente andrea, Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako lurralde-ordezkaria, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko ordezko bokala.

– Orreaga Zorrilla Berasategi andrea, Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako burua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko ordezko bokala.

– Juan José López Díaz jauna, Comisiones Obreras-Euskadiko Langile Komisioak (CC.OO.) sindikatua ordezkatzeko bokal titularra.

– Francisco Juan Osuna Matamoros jauna, Comisiones Obreras-Euskadiko Langile Komisioak (CC.OO.) sindikatua ordezkatzeko ordezko bokala.

– Patricia Caro Gracia andrea, Euskal Entrepresarien Konfederakuntza (Confebask) ordezkatzeko ordezko bokala.

Hirugarrena.– Agindu honek ematen den egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak, baina horrek ez du eragotziko Lan Harremanen Kontseiluko presidenteari eta pertsona interesdunei jakinaraztea.

Laugarrena.– Jende orok jakin dezan, argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 12a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala