Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2022ko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3400

1612/2022 EBAZPENA, uztailaren 20koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, honako ebazpen honen hutsak zuzentzeko dena: 1399/2022 Ebazpena, maiatzaren 20koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Erradiologiako Unitate Zentraleko (Arantzazu) Koordinatzaile lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen maiatzaren 20ko 1399/2022 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Erradiologiako Unitate Zentraleko (Arantzazu) Koordinatzaile lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia onartu zen.

Parte hartzeko baldintzei buruzko 1. eta 2. apartatuetan hainbat akats antzeman direnez, zuzendu egiten dira, honela:

1. apartatua.– Parte hartzeko baldintzak.

honela dio:

«a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea C1 talde profesionalean»

hau esan behar du:

«a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratuduna), eta lanpostua jabetzan edukitzea B1 edo C1 talde profesionalean»

honela dio:

«b) C1 lanbide-taldeari dagokion titulazioa izatea»

hau esan behar du:

«b) B1 lanbide-taldeari dagokion titulazioa izatea (Diplomadun sanitarioak) edo Diagnostiko Irudiko Goi-mailako Teknikari titulazioa izatea (C1 taldea)»

honela dio:

«c) Lan-esperientzia, gutxienez 2 urtekoa, C1 lanbide-taldean»

hau esan behar du:

«c) Lan-esperientzia, gutxienez 2 urtekoa B1 lanbide-taldean (Diplomadun sanitarioak) edo Diagnostiko Irudiko Goi-mailako Teknikari gisa (C1 taldea)»

2. apartatua.– Kontuan hartu beharreko merezimenduak:

honela dio:

«Esperientzia eta/edo prestakuntza Erradiologiako Teknikari Espezialisten Unitateen kudeaketan»

hau esan behar du:

«Esperientzia eta/edo prestakuntza taldeak kudeatzen»

Era berean, eskabideak aurkezteko 15 egun balioduneko epea irekiko da berriro, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakdietza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko uztailaren 20a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa)

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala