Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2022ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
3364

37/2022 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren lehendakariarena, HKEE-n lanpostuak betetzeko lehiaketan eskainitako lanpostuak esleitzen dituena.

HKEEko karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketaren Baloraziorako Batzorde Teknikoak erabaki zuen hautatutako izangaien behin betiko esleipen proposamena HKEEren lehendakariari aurkeztea. Lehiaketa Lehendakaritzaren 2022ko maiatzaren 3ko 24/2022 (hutsen zuzenketa ekainaren 1eko 33/2022) eta 25/2022 ebazpen bitartez deitu zen.

Ikusirik. Ezarritako prozedurari jarraitu zaiola eta espedientean lanpostuak betetzeko ezargarria den arautegia betearazi dela, gogoan hartuta honi dagokionez Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legeak ebatzitakoa, Euskal Administrazio Publikoetako langile funtzionarioen lanpostuak betetzeko Erregelamendua onartzen duen urriaren 13ko 190/2004 Dekretuak, eta bereziki prozesu honetan buru egiten duten deialdien oinarri-arauetan finkatutakoak, 2022ko maiatzaren 26ko 101 zk. EHAAn argitara emandakoak (hutsen zuzenketa 2022ko ekainaren 27ko 123 zk. EHAA).

Ikusirik. Baloraziorako Batzordeak egindako lanpostuen esleipen proposamenaren aurretiko erreklamazioen izapidea bete dela.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legearen 19.3 artikuluak aitortzen dizkidan eskumenen indarrez,

EBAZTEN DUT:

1.– Eskainitako lanpostuen esleipena onartu eta argitara ematea, zeinak behin betikotasunez lanpostuak betetzeko lehiaketan esku hartu duten funtzionarioei esleitu baitzaizkie, 2022ko maiatzaren 3ko 24/2022 (ekainaren 1eko 33/2022 ebazpenak aldarazitakoa) eta 25/2022 ebazpen bitartez dei egindakoak; esleipena I. eranskinean jaso da.

Berebat, deialdiaren bederatzigarren oinarri-arauean finkatutakoa betearaziz, esleitu gabeko lanpostuen zerrenda argitara ematea, II. eranskinean jaso dena, eta lehiakideen zerrenda eta haiek eskuratutako puntuazioa, III. eranskinean jaso dena.

2.– Esleipen hartzaile gertatu diren funtzionarioek aurreko lanpostua uztea, Ebazpen hau argitara eman eta hurrengo egunean gauzatuko da, deialdia arautzen duten Oinarri arauen 9. arauak, 3. atalak agintzen duen moduan.

3.– Lanpostu berrien jabetza hartzea lanpostuaz gabetu eta hurrengo lanegunean egin beharko da eta jabetza hartzeko epe hori lehiaketa honetan eskuratutako lanpostuari dagokion moduan ordainduko da.

4.– Administrazio bidean behin betikoa ez den Ebazpen honen aurka interesdunek Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoaren aurrean erreguzko Administrazio Errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera kontatuko dena.

Hori guztia honako lege hauetan ezarritakoa betez: urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121, 122 eta ondoko artikuluetan, administrazio publikoen prozedura bateratuari buruzkoan; eta otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 27. artikuluan, Herri Kontuen Euskal Epaitegiarena, egoki iritzitako beste zeinahi ekintza edo errekurtso aurkeztea eragotzi gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 13a.

HKEEko lehendakaria,

ANA HELGUERA LÍBANO.

HKEEko idazkari nagusia,

JULIO ARTETXE BARKIN.

I. ERANSKINA
ESLEITUTAKO LANPOSTUEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ESLEITU GABEKO LANPOSTUEN ZERRENDA

Ez da lanpostu hutsik geratu.

III. ERANSKINA
ESKATUTAKO LANPOSTUAK ESKURATU EZ DITUZTEN ESKATZAILEEN ZERRENDAK

III.1 Eskatutako lanpostuak eta eskatzaileak.

Eskatutako lanpostuak:

(Ikus .PDF)

Eskatzaileen zerrenda:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala