Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2022ko uztailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3359

IRAGARKIA, Osasunaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, Osasuneko sailburuordearen 2022ko ekainaren 7ko Ebazpena jakinarazteko dena; ebazpen horren bidez, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariaren G 32 1183 2022 CV zehapen prozeduran aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

2022 ekainaren 7an, Osasuneko sailburuordeak ebazpena eman zuen interesdunak 50 euroko isuna ezarri zion ebazpenaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko. Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak ezarri zion isuna, COVID-19 birusaren kontrako neurrien arloko arau-hauste bategatik.

Y1679199Y AIZ duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpen hori. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkez dezake. Espedientea aztergai egongo da Osasunaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakituna 35, 2. solairua, Donostia/San Sebastian – Aholkularitza Juridikoa).

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da aipatutako Osasunaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Borondatezko epean isuna ordaindu ezean, premiamendu-bideari ekingo zaio, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion errekarguak aplikatuko dira.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legeak 44. eta 46 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2022ko uztailaren 6a.

Osasunaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JUAN MANUEL SANZO OLLAKARIZKETA.

eranskina
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala