
142. zk., 2022ko uztailaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 3 orri.)
- EPUB (174 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MONDRAGÓN UNIBERTSITATEA
3343
EBAZPENA, 2022ko otsailaren 4koa, Mondragon Unibertsitateko errektorearena, Ikus-entzunezko Komunikazio Graduaren Ikasketa-Planean egindako aldaketak argitaratzeko dena.
Egiaztatuta dauden ikasketa-planak aldatzeko prozedura finkatzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu duenak, 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziaren aldeko txostena eskuratu ondoren, Errektoreak Mondragon Unibertsitatearen Ikus-entzunezko Komunikazio Graduaren ikasketa-planean egindako aldaketak argitaratzea ebatzi du. Ikasketa-plana 2016ko maiatzaren 16ko Ebazpenaren ondorioz argitaratu zen (2016ko maiatzaren 30eko BOEn argitaratua). Aldaketen ondoren, ebazpen honen eranskinean jasota dagoen moduan geldituko da egituratuta aipatutako ikasketa-plana.
Arrasate, 2022ko otsailaren 4a.
Errektorea,
VICENTE ATXA URIBE.