Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2022ko uztailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3342

1292/2022 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen den Arabako Osasun Mentaleko Sarea kontratazio-mahaiko kideen izendapena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko, 1998ko apirilaren 1ean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak baimena eman ondoren eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, Arabako Ospitale Psikiatrikoari eta Ospitalez Kanpoko Osasun Mentalari atxikitako kontratazio-mahaia sortu zen.

Osakidetza Ente Publikoko Administrazio Kontseiluaren 2010eko urriaren 7ko Erabakiaren bidez (EHAA 215. zk.), Arabako Ospitale Psikiatrikoa eta Ospitalez Kanpoko Osasun Mentala delakoaren izena aldatu eta Arabako Osasun Mentaleko Sarea izena jarri zitzaion.

Ondoren, zenbait ebazpenaren bidez, Arabako Osasun Mentaleko Sareko Kontratazio-mahaiaren osaera aldatu egin da.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko kontratazio-mahaia eguneratzeko premia sortu da, orain arte indarrean egon dena ordezteko, laguntza tekniko espezializatuko organo gisa.

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluaren arabera, «Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontratazio-mahai eratuko ditu, Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera, eta kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko,

Sortzen diren kontratazio-mahaiak honako kide hauek osatuko dituzte:

a) Mahaiburua: dagokion erakundeko zuzendarietako bat, erakundeko kontratazio-organokoa ez dena.

b) Bi mahaikide, kontratazio-organoak izendaturikoak.

c) Kontratazio-organoak izendatutako mahaikide-idazkari bat, dagokion erakundeari atxikitako legelarien edo zuzenbidean lizentziatutako kudeaketa-teknikarien artetik aukeratua; aholkulari juridikoaren eta mahaiko idazkariaren eginkizunak beteko ditu, eta hitza eta botoa izango ditu».

Azaroaren 8ko Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legearen 326. artikuluan -lege horren bidez 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako antolamendu juridikora- aurreikusitako ondorioetarako:

1.– Kontratatzeko eskumena Kontratazio Batzorde bati dagokionean izan ezik, prozedura hauetan: irekiak, ireki sinplifikatuak, murriztuak, lehia-elkarrizketakoak, lizitazio-prozedura negoziatuak eta berrikuntzarako elkartzeko prozedurak, administrazio publikoetako kontratazio-organoek kontratazio-mahai baten laguntza izango dute. Lizitazio-iragarkirik argitaratu beharrik ez duten prozedura negoziatuetan, kontratazio-organoak hautazkoa izango du mahaia eratzea, 168. artikuluaren b) letraren 1. puntuan aurreikusitako premia larriko egoera batean oinarritzen denean izan ezik; kasu horretan, nahitaezkoa izango da mahaia eratzea. 159.6 artikuluan aipatzen diren prozeduretan ere hautazkoa izango da mahaia eratzea

(...)

3.– Mahaiburuak, erregelamendu bidez zehaztutako kideek eta idazkari batek osatuko dute mahaia.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek, legez aitortuta dituen eskumenez baliatuta,

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Indarrik gabe uztea Arabako Osasun Mentaleko Sareari atxikitako kontratazio-mahaiaren osaerari buruzko aurreko ebazpen guztiak, eta kontratazio-mahai berri bat eratzea, osaera honen arabera:

Mahaiburua:

Titularra: Iker Letamendi Membibre.

Ordezkoa: Andrea Salinero Berasaluce.

1. mahaikidea:

Titularra: Jose Angel Lopez de Calle Arnal.

Ordezkoa: Fernando Moreno Reveriego.

2. mahaikidea:

Titularra: Karmele Iñiguez de Heredia Lopez de Uralde.

Ordezkoa: Maria Eva Casi Ortiz.

Mahaikide-idazkaria:

Titularra: Pedro Gironi Gomez.

Ordezkoa: Elisabeth Nogueira Gomez.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko ekainaren 27tik aurrera izango ditu ondorioak. Administrazio.

Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera, administrazio bidea amaitzen ez duen Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetzaren Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 27a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala