Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2022ko uztailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
3341

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 11koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko Hautapen Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

2022ko uztailaren 4an argitaratu zen EHAAn 2022ko maiatzaren 19ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Amerikako Estatu Batuetako Santa Barbarako UCSB Unibertsitaterako Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egiten duena.

Ebazpen horren 10. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.

Hori dela eta, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Aipatutako hautapen-batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Batzordeburua: Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria, edo ordezkoa.

Bokalak:

– Monika Madinabeitia Medrano andrea, edo ordezkoa.

– Larraitz Ariznabarreta Garabieta andrea, edo ordezkoa.

– Asier Amezaga Etxebarria jauna, edo ordezkoa.

Idazkaria: Eneko Agirre Maiora jauna, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Donostia, 2022ko uztailaren 11.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala