Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2022ko uztailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3340

AGINDUA, 2022ko ekainaren 17koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Santikurutze Kanpezuko Hirigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedienteari hasiera emateko dena.

Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 11. artikuluak Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedientea hasteko prozedura ezartzen du.

Kanpezuko Udalak, 2022ko maiatzaren 12an, Santikurutze Kanpezuko Hirigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedientea hasteko eskatu zuen.

Eskaerarekin batera, udalak aurkeztu zuen xede horretarako eskatzen den dokumentazioa, aipatutako Dekretuaren 11. artikuluko 2. apartatuan deskribatzen dena. Sail honetako zerbitzu teknikoek dokumentazio hori aztertu ondoren, ondorioztatzen da eremu horretan «Birgaitze Integratuko Area» deklaratzeko baldintzak betetzen direla, birgaitzeko premia baitu, eta, horretarako, zaintzera eta hobetzera bideratutako Administrazioaren ekintza berezi baten mende jarri behar da, aipatutako Dekretuaren 9. artikuluaren 1. paragrafoak dioen bezala.

Santikurutze Kanpezuko Hirigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area izendatu zen Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiroko sailburuaren 2000ko urtarrilaren 13ko Aginduaren bidez (EHAA, 19. zk., 2000ko urtarrilaren 28koa), agindu horretan bertan jasotako mugaketaren arabera.

Gaur egun, eremuaren Birgaitze Integratuko Plan Berezia (BIPB) eta udal-plangintza orokorra (HAPO) berrikusten ari dira. Berrikuspenetan, Birgaitze Integratuko Arearen mugaketa birdefinitu nahi da. Horretarako, beste espediente bat hasi behar da, Eusko Jaurlaritzaren 317/2002 Dekretuaren baldintzak betetzeko.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzari dagokio birgaitze integratuko areen eta eremu degradatuen deklarazioa egitea eta izapidetzea, ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko.

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Santikurutze Kanpezuko Hirigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedienteari hasiera ematea, agindu honen I. eranskineko planoaren mugaketaren arabera.

Bigarrena.– Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 11. artikuluko 3. apartatuan xedatutakoa betez, agindu honen eranskinak izango dira Udalak bidalitako eta administrazio-espedienteari erantsitako agiriak, ondoren zerrendatzen direnak:

– I. eranskina: eremuaren mugaketaren planoa.

– II. eranskina: espedientea hasi izana deskribatzen eta justifikatzen duen memoria.

– III. eranskina: eremuaren Azterlan Soziourbanistikoa.

Hirugarrena.– Hasteko agindua eta eremuaren mugaketaren planoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 17a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala