
142. zk., 2022ko uztailaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 2 orri.)
- EPUB (149 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3339
EBAZPENA, 2022ko uztailaren 5ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, 2021-2022 ikasturtean batxilergoko ikasketak amaitu dituzten ikasleei zuzendutako Batxilergoko Sari Bereziak ematen dituena.
Martxoaren 15eko 35/2011 Dekretuak, otsailaren 19ko 166/2013 Dekretuak aldatu zuenak, Batxilergoko Sari Bereziak arautu eta haiek emateko baldintzak ezartzen ditu.
Hezkuntza Sailak Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egin zuen 2021-2022 ikasturtean batxilergoko ikasketak bukatu eta Dekretuan ezarritako baldintzak bete eta helburu horiek lortzeko etengabe saiatu ziren ikasleentzat, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko apirilaren 11ko Aginduaren bidez (2022ko maiatzaren 2ko EHAA).
Hori dela eta, probak egin ondoren, eta epaimahaiak proposatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– 2021-2022 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari bereziak esleitzea, 2021-2022 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezietarako deia egiten duen 2022ko apirilaren 11ko Aginduaren hirugarren oinarri arautzailean ezarritakoaren arabera.
2.– Saria jaso duten ikasleen zerrenda argitaratzea; eranskinean jaso da zerrenda.
3.– Ebazpena eta ikasle sarituen behin betiko zerrenda Hezkuntza Sailaren web-orrian jartzea, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 5a.
Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,
EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.