Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2022ko uztailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3319

AGINDUA, 2022ko uztailaren 8koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez behin betiko ebazten baita Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Bizkaiko Zuzendariordetzan Laborategi Zerbitzuko zerbitzuburuaren lanpostua berariazko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Honako espediente hau aztertu da: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko martxoaren 7ko Aginduaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketa espezifikoaren ondorioz izapidetutako espedientea. Hain zuzen ere, agindu horren bidez, deialdia egiten da Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Bizkaiko Zuzendariordetzan Laborategi Zerbitzuko zerbitzuburuaren lanpostua berariazko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia

Oinarri hartu dira, halaber, honako hauetan xedatutakoak: Botere Judizialari buruzko 6/1985 Lege Organikoa aldatu zuen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren VI. liburuko VIII. titulua, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko erregelamenduaren 43. artikulua eta hurrengoak, abenduaren 7ko 1451/ 2005 Errege Dekretuaren bidez onartua.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Behin betiko esleitzea Ainara Sudupe Moreno andreari 220001 lanpostua, 1 dotazioa, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Bizkaiko Zuzendariordetzako Laborategiko zerbitzuburua.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Ezin bada bi aldizkarietan aldi berean argitaratu, epeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrerakoak izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 8a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala