Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2022ko uztailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3317

IRAGARKIA, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2022ko apirilaren 26ko Ebazpena jakinarazten duena, zeinaren bidez dirulaguntza eskaerak ukatzen diren, ez baitira onuradunak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 26ko Aginduaren I. eranskineko 2. oinarrian azaltzen den bezala. Agindu horren bidez, aldi baterako laguntzen deialdia egiten da EAEko esnetarako behien, ardien, ahuntzen, haragitarako eta errutetarako hegaztien, txerrien, untxien eta zaldien abeltzaintza ustiategietarako, COVID-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntza-esparruaren babesean.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako ebazpena eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 3. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 29a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala