
140. zk., 2022ko uztailaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 3 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3296
EBAZPENA, 2022ko uztailaren 6koa, Kulturako sailburuordearena, arte plastiko eta ikusizkoen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko otsailaren 15eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrendaren berri ematen duena.
AURREKARIAK
1.– 2022ko martxoaren 4an argitaratu zen EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren 2022ko otsailaren 15eko Agindua. Agindu horrek, arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten du.
2.– 2022ko otsailaren 15eko Aginduak 16. artikuluan jasotzen du, dirulaguntzen eskatzaileei ebazpenaren banakako jakinarazpena egiteaz gainera, Kultura sailburuordearen ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea, eranskinean azaltzen den moduan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko otsailaren 15eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda eta esleitutako diru kopura.
Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea interesdun guztiek jakin dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 6a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS