Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2022ko uztailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3291

60/2022 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergoan Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezko ordezkaria izendatzeko onartzen duen Erabakia argitaratzeko dena.

Gobernu Kontseiluak, 2022ko ekainaren 28an egindako bilkuran, Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergoan Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezko ordezkaria izendatzeko Erabakia onartu du, eta behar bezalako publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergoan Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezko ordezkaria izendatzeko onartzen duen erabakiaren erabakiaren testua, zeina eranskinean jaso baita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 6a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

Jon Iñaki Urbina García de Vicuña.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN uztailaren 6KO 60/2022 EBAZPENARENA
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergoan Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezko ordezkaria izendatzeko onartzen duen Erabakia

Eusko Jaurlaritza Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoko kidea da, Andorrako Printzerriko Mugaz Haraindiko Lankidetzaren Erakundearekin, Akitania Berriko Eskualde Kontseiluarekin, Aragoiko Gobernuarekin, Kataluniako Generalitat-arekin, Okzitaniako Eskualdeko Kontseiluarekin eta Nafarroako Foru Gobernuarekin batera.

Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoa nortasun juridiko propioa duen zuzenbide publikoko erakundea da, bere estatutuek arautua eta Espainiako ordenamendu juridiko publikoaren mende dagoena. Bere lurralde eremua hura osatzen duten eskualdeekin bat dator.

Partzuergoaren Estatutuetako 9.1 artikuluaren arabera, Batzorde Betearazlea da Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren erabaki-organoa Osoko Bilkurak hartutako jarraibideak eta erabaki politikoak aplikatzeko.

Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren Estatutuetako 9.2 artikuluak ezartzen duenez, Batzorde Betearazlea partzuergoko erakunde bakoitzaren ordezkari titularrak eta ordezkoak osatuko dute. Erakunde bakoitzak erabakiko du zein prozedura erabiliko den ordezkariok izendatzeko eta zenbat denborarako izendatuko diren ordezkariok.

Gobernu Kontseiluaren 2019ko urriaren 15eko Erabakiaren bidez, hauxek izendatu ziren Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoko ordezkari X. Legegintzaldirako: Mikel Anton Zarragoitia jauna, Europako Gaietarako zuzendaria, ordezkari titularra; eta Iñaki Serrano Lasa jauna, Kanpo Harremanetarako teknikaria, ordezko ordezkaria.

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatu du Euskadik Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoan duen ordezko ordezkaria aldatzea eta Ainara Jauregi Rekondo andrea, Kanpo Harremanetarako teknikaria, izendatzea eginkizun horretarako.

Horregatik, Lehendakariak proposaturik, eta eztabaidatu ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA:

Lehenengoa.– Ainara Jauregi Rekondo andrea, Kanpo Harremanetarako teknikaria, izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezko ordezkaria Pirinioetako Lan Komunitateko Partzuergorako, Iñaki Serrano Lasa jaunaren ordez.

Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzak agindua emango du erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.


Azterketa dokumentala