Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2022ko uztailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3273

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gerentearena, honako ebazpen honen hutsak zuzentzekoa: ebazpena, 2022ko apirilaren 1ekoa, UPV/EHUko Berdintasunerako Sektore Arteko Batzordearen 2022ko martxoaren 23ko erabakia argitaratzeko dena.

Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearen 2022ko apirilaren 1eko Ebazpena, 2022ko apirilaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Berdintasunerako Sektore Arteko Batzordearen 2022ko martxoaren 23ko Erabakia argitaratzeko dena, Gerentzia honek, 2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpenaren bidez emandako eskumenak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DU:

Egin beharreko zuzenketak transkribatzea, ondoren zehazten den moduan:

Lehenengoa.– 2022/1783 (6/12) orrialdean:

Ondoko hau dioen lekuan:

«3.1.a. artikulua.– Ezkontide, bikotekide, ardurapeko adingabe edo, bizikide badira, ama edo aitaren heriotzagatik, istripu edo gaixotasun larriagatik eta ospitaleratzea behar ez duen baina etxean atsedenaldia eskatzen duen ebakuntzagatik ezarritako baimena:»

Honako hau esan behar du:

«3.1.a. artikulua.– Ezkontide, bikotekide, seme-alaba edo ardurapeko adingabearen heriotza, istripu edo gaixotasun larriagatik, ospitaleratzeagatik edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoagatik, bai eta aitarena edo amarena ere, bizikide badira:»

Bigarrena.– 2022/1783 (7/12) orrialdean:

Ondoko hau dioen lekuan:

«UPV/EHUko langileek osasun publikoaren kontsulta, tratamendu eta miaketa medikoetara lanaldian joateko baimena izango dute, beti ere dagozkion ziurtagiriak aurkezten badituzte, eta osasun zentro horiek lan orduetatik kanpo kontsulta ordurik ez badute, honako kasu hauetan: norberak edo ardurapean dugun 16 urtetik beherako adingabeek behar dutenean (tratamendu psikologikoa barne); ezinduak diren edo 65 urtetik gora dituzten gurasoek behar dutenean; edo odolkidetasun edo ezkontza kidetasuneko bigarren mailarainoko desgaitasun psikiko edo fisikoa duten senideen kasuan; edo ezkontideak, izatezko bikoteak edo ardurapean dagoen 16 urtetik gorako seme-alabak behar dutenean, desgaitasun iraunkorra edo % 65etik gorakoa dutelako edo tratamendu mediko onkologikoa behar dutelako (tumore gaiztoak, melanomak edo kartzikomak) edo Osakidetza edo Mufaceren txostenaren bidez egiaztatutako beste gaixotasun larri bat dutelako, eta horrek beren kabuz moldatzea eragozten dienean.»

Honako hau esan behar du:

«UPV/EHUko langileek osasun publikoaren kontsulta, tratamendu eta miaketa medikoetara lanaldian joateko baimena izango dute, beti ere dagozkion ziurtagiriak aurkezten badituzte, eta osasun zentro horiek lan orduetatik kanpo kontsulta ordurik ez badute, honako kasu hauetan: norberak edo ardurapean dugun 16 urtetik beherako adingabeek behar dutenean (tratamendu psikologikoa barne); ezinduak diren edo 65 urtetik gora dituzten gurasoek behar dutenean; edo odolkidetasun edo ezkontza kidetasuneko bigarren mailarainoko desgaitasun psikiko edo fisikoa duten senideen kasuan; edo ezkontideak, izatezko bikoteak edo ardurapean dagoen 16 urtetatik gorako seme-alabak behar dutenean, tratamendu mediko onkologikoa behar dutelako (tumore gaiztoak, melanomak edo kartzinomak) edo Osakidetza edo Mufaceren txostenaren bidez egiaztatutako beste gaixotasun larri bat dutelako, eta horrek beren kabuz moldatzea eragozten dienean.»

Hirugarrena.– 2022/1783 (9/12) orrialdean:

Ondoko hau dioen lekuan:

«Langile horrek 30 minutu gehiago izango ditu, sarrera eta irteera ordutegietan, bazkaltzeko etenaldia barne hartuta. Edonola ere, hartutako denbora hilabeteko zenbaketan errekuperatuko da. Egunean gehienez ordu eta laurden errekuperatu ahal izango da, zerbitzuak, hala komeni zaiolako, denbora gehiago errekuperatzeko baimenik eman ezean.»

Honako hau esan behar du:

«Langile horiek eta 14 urtetatik beherako seme-alabarik duten pertsonalak 30 minutu gehiago izango dituzte, sarrera eta irteera ordutegietan, bazkaltzeko etenaldia barne hartuta. Edonola ere, hartutako denbora hilabeteko zenbaketan errekuperatuko da. Egunean gehienez ordu eta laurden errekuperatu ahal izango da, zerbitzuak, hala komeni zaiolako, denbora gehiago errekuperatzeko baimenik eman ezean.»

Leioa, 2022ko uztailaren 13a.

UPV/EHUko gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala