Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2022ko uztailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
3266

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 6koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2022ko uztailaren 4ko Ebazpena, zenbait kide Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionario izendatzen dituena.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2019ko abenduaren 20an eman zuen Ebazpenaren, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdiari buruzkoaren, hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinarazten da 2022ko uztailaren 5ean argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko uztailaren 4ko Ebazpena, zenbait kide Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionario izendatzen dituena.

Bigarrena.– Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 6a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.


Azterketa dokumentala