Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2022ko uztailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3195

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 138/2022-B prozedura arruntean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

138/2022-B prozedura arrunta, 2020ko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez deitutako (2021eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasitakoa. Errekurritutako jarduera 2022ko otsailaren 25eko Ebazpena da, 2.1.f) oinarrian ezarritako baldintza ez betetzeagatik demandatzailea hautaketa-prozeduratik kanpo uzten zuen ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezesten duena.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2022ko ekainaren 27a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala