Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2022ko uztailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3192

AGINDUA, 2022ko ekainaren 13koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez deklaratzen baita azkendu egin dela Donostiako Udala tokiko telebista-zerbitzu publikoa emateko gaitzen duen titulua, titularrak uko egin diolako.

Kulturako sailburuaren 2006ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei tokiko telebista digitaleko kanalak emateko prozedura eta araubidea zehaztu ziren (2006ko abenduaren 28ko EHAA). Agindu horren II. eranskinak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei tokiko telebista digitaleko kanalak emateko prozedura eta araubidea ezartzen zituzten oinarriak jasotzen zituen.

Behin-behineko erreserba egin ondoren, bai eta lurreko uhinen bidez tokiko telebista-zerbitzua emateko tituluaren eskaera ere, Kulturako sailburuaren 2007ko ekainaren 29ko Aginduaren bidez, Donostiako Udalari eskumena eman zitzaion Donostiako barrutiari zegokion tokiko telebista-zerbitzua lurreko uhinen bidez zuzenean kudeatzeko (2007ko abuztuaren 13ko EHAA).

2022ko apirilaren 8an, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzan, Donostiako Udalaren izenean eta ordezkari gisa, Osoko Bilkurak 2022ko martxoaren 24an egindako akordioaren ziurtagiria aurkeztu zen. Horren bidez, aho batez erabaki zen tokiko telebista-zerbitzua emateko gaitzen duen tituluari formalki uko egitea. Hori guztia, martxoaren 31ko 7/2010 Ikus Entzunezko Komunikazioari buruzko Legearen 30.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako, hau da, titularraren uko egitearen ondorioz emandako lizentzia azkentzearen ondorioetarako (ez da bestelako egitate formalik aurreikusten).

Horren ondorioz, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendariaren 2022ko apirilaren 12ko Komunikazioaren bidez, Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzari jakinarazi zitzaion titularraren gaikuntza-tituluari uko egin zitzaiola, otsailaren 24ko 123/2017 Errege Dekretuaren 39. artikuluan xedatutakoari men eginez.

Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzak ebazpena eman zuen 2022ko apirilaren 19an, Donostiako Udalaren izenean jabari publiko erradioelektrikoaren erabilera pribatiborako emakida iraungi zela deklaratzeko.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Deklaratzea azkendu egin dela Donostiako Udala tokiko telebista-zerbitzu publikoa emateko gaitzen duen titulua, titularrak formalki uko egin diolako.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 13a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala