Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2022ko uztailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3190

AGINDUA, 2022ko uztailaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2022-2023 ikasturtean Cambridge-ko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko hautaketa-batzordearen osaera izendatzen duena.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko ekainaren 21eko Aginduaren bidez, dirulaguntza bat deitu zen Cambridge-ko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileentzat. Aginduak hau xedatzen du 7. artikuluan:

1.– Hautaketa-batzorde batek ebaluatuko ditu eskaerak, eta erabakiko du nori esleitu laguntza. Kide hauek osatuko dute batzorde hori.

a) Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak edo eskuordetzen duen pertsonak. Batzordeburua izango da.

b) Clare Hall-eko Fellowship Committee-ko presidenteak.

c) Bi aditu akademikok, gehienez ere, Cambridge-ko Unibertsitatekoa bata eta Euskal Autonomia Erkidegokoa bestea, akordio honen diziplina nabarmenetan esperientzia zabala izango dutenak, Clare Hall-eko Fellowship Committee-ko presidenteak eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak hurrenez hurren aukeratuak. Hautagaientzat espezialitate asko biltzen badira, alderdiek beste aditu bat proposa dezakete.

Horren arabera

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Irakasle hauek izendatzea, 2022-2023 ikasturtean Cambridge-ko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileei dirulaguntza bat emateko hautaketa-batzordeko kide:

– Adolfo Morais Ezquerro.

– David Ibbetson.

– Javier Alonso Aldama.

– Emilio Artacho.

2. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da agindu hau indarrean.

3. artikulua.– Aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-helegitea Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala