Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2022ko uztailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3189

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko ekainaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2022. urteko deialdiaren oinarriak (Lehiatu Berria programa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetan: Agindua, 2022ko ekainaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2022. urteko deialdiaren oinarriak (Lehiatu Berria programa). Agindu hori 2022ko ekainaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (126. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2022/985 (53/12) orrialdean, 6. oinarrian,

hau dio:

«4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak nola izapidetu jakiteko xehetasunak helbide honetan eskura daitezke:

https://www.euskadi.eus/ayudas_appa/ - Programa Lehiatu Berria 2022 (Ref: 0034206).

http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/ - Lehiatu Sustapena Berria (Erref.: 0034206)».

Baina hau esan behar du:

«4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak nola izapidetu jakiteko xehetasunak helbide honetan eskura daitezke:

https://www.euskadi.eus/ayudas_appa/ - Programa Lehiatu Berria 2022 (Ref: 0034207).

https://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/ - Lehiatu Sustapena Berria (Erref.: 0034207)».


Azterketa dokumentala