Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2022ko uztailaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3104

IRAGARKIA, 2022ko ekainaren 27koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita gas hidrogenoa ekoizteko proiektu hau: «ADI 3015 - Hidrogeno berriztagarria ekoizteko unitate berria» Muskizeko udal-mugartean (Bizkaia).

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean (1998-10-08ko BOE) eta horren aldaketetan, abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan (2002-12-31ko BOE), gas erregaiak kanalizazio bidez banatu eta garraiatzeko instalazioei buruzko administrazio-baimenen prozeduren ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuan (2020-06-15eko EHAA) eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean (2015-10-02ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, eskaera hau jendaurrean jartzen da:

– Espedientea: 48-CG-Y-2022-00003 IFT/JMG.

– Eskatzailea: Petróleos del Norte, SA; helbidea: San Martin Auzoa, 5 – Muñatones eraikina, 48550 - Muskiz (Bizkaia).

– Eskaeraren xedea: Muskizeko udal-mugartean (Bizkaia), 2,5 MW-ko gas hidrogeno berriztagarria ekoizteko instalazio baten aldez aurreko administrazio-baimena eta egikaritze-proiektuaren onarpena lortzea.

– Udalerria: Muskizeko udal-mugartea (Bizkaia).

– Aurrekontua, guztira: 8.616.240 euro.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao) edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Bidezko iritzitako alegazioak -bi kopia- aurreko paragrafoan adierazitako lekuetan aurkeztu beharko dira, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2022ko ekainaren 27a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala