Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2022ko uztailaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3102

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 144/2022-B prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

144/2022-B prozedura laburtua, izangai batek hasitakoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2021eko urriaren 27ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek 2020ko abenduaren 17ko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren Ebazpenez (2021eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5.zk.) deitutako Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozeduratik errekurtsogilea kanpo utzi zuen.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2022ko ekainaren 16a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala