Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2022ko uztailaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

UGAO-MIRABALLESKO UDALA
3094

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko Ugao-Miraballesko Udalaren enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Maiatzaren 20ko 223/2022 Alkatetza Dekretuaren bidez, Ugao-Miraballesko Udalaren Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea erabaki da, lanpostuen zerrenda honekin:

– 2020ko abenduaren 31ren aurreko hiru urteetan gutxienez aldi baterako eta etenik gabe okupatutako plazak (20/2021 Legearen 2.1 artikulua)

Bitarteko funtzionarioak

(Ikus .PDF)

– 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aldi baterako eta etenik gabe okupatuta egon diren plazak (20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria)

Langile lan-kontratudunak:

– Gainera, seigarren xedapen gehigarrian jasotako egonkortze-prozesuek beren deialdietan sartuko dituzte izaera horretako harremana duten pertsonek aldi baterako okupatutako egiturazko plaza hutsak, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoak (8. xedapen gehigarria).

– 2020ko enplegu-eskaintzan sartutako plaza metatzea.

– Ugao-Miraballesko udal honetako gizarte-langilearen plaza erregularizatzea, funtzionario gisa:

Hau argitara ematen da, Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan eta Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

Ugao-Miraballes, 2022ko ekainaren 10a.

Alkatea,

EKAITZ MENTXAKA CORRAL.


Azterketa dokumentala