Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2022ko uztailaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

IBARRANGELUKO UDALA
3093

IRAGARKIA, abenduaren 28ko 20/2021 Legeak araututako egonkortze-prozesuaren barruan 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluak honako hau xedatzen du:

«Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.bat.6 artikuluan ezarritakoaz gain, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat baimentzen da, barnean hartuko dituena egiturazko lanpostuak, lanpostu-zerrendetan daudenak edo ez daudenak, plantillak edo aldi baterako beste baliabide batzuk hartuta dauden eta aldi baterako dauden giza baliabideak.

1. paragrafoan aurreikusitako egonkortze-prozesuak eta egonkortze-prozesu berria artikulatzen dituzten enplegu-eskaintzak 2022ko ekainaren 1a baino lehen onartu eta argitaratu beharko dira dagozkien aldizkari ofizialetan, eta eskumena duten herri-administrazioek koordinatuko dituzte.»

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarriak honako hau xedatzen du:

Administrazio publikoek, salbuespen gisa eta EPOLTBren 61.6 eta 7. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz, lehiaketa-sistemaren bidez deituko dituzte 2.1 artikuluan ezarritako baldintzak beteta, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aldi baterako etenik gabe beteta egon diren plazak.

7/1985 Legearen 21.1 g artikuluan xedatutakoaren arabera, Alkatetzak enplegu publikoaren eskaintza onartzeko eskumenak ditu, eta, beraz, Udalbatzarekin adostuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko ezohiko lan-eskaintza publikoa onartzea, baldintza hauen arabera:

Ezhoiko lan-eskaintza publikoa
(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Erabaki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Udaleko Iragarki Oholean eta web orrian argitaratzea Agindu.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri interesdun pertsona guztiei jakinaraztea.

Ibarrangelu, 2022ko maiatzaren 22a.

Alkatea,

JESUS MARIA ZILUAGA ACEBO.


Azterketa dokumentala