
127. zk., 2022ko uztailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3028
IRAGARKIA, 112/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Coloma Álvarez de Eulate Lópezek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du –zehazki, 112/2022 prozedura laburtuko izapideen bidez bideratzen ari da–, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2022ko urtarrilaren 27ko Erabakiaren kontra. Erabaki horrek honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten zuen: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 795/2021 Ebazpena, zeinaren bidez argitara ematen den bertako eranskinean ageri diren esleipendunak estatutupeko langile finko izendatzen direla, Antolaketako Goi Mailako Teknikaria kategorian txanda ireki bidez, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakunde sanitarioetan izanik (2021eko ekainaren 30eko EHAA 128. zk.).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2022ko ekainaren 16an.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.