Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2022ko uztailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3023

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordearena, «Unibertsitate masterra: Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak» tituluko ikasketa planaren aldaketa argitaratzeko agindua ematen duena.

Unibertsitate irakaskuntzen antolaketa eta kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz eta Konputazio ingeniaritza eta sistema adimendunetako unibertsitate masterraren titulu ofiziala lortzeko ikasketa planaren aldaketa (2011ko abuztuaren 18ko Estatuko Buletin Ofiziala) behin ebatzita, gradu eta master aldaketak eskatzeko Gidaren 5.3 atalean (Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Aholku Batzordeak 2015eko abenduaren 3an onartu zuena) ezarritako prozedurari jarraiki, honako hau

EBATZI DUT:

Agindua ematea argitara dadin Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko «Unibertsitate masterra: Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak» ikasketa planaren aldaketa, ebazpen honen eranskinean ageri den bezala. Oraingo ebazpen honen bidez, beraz, masterraren lehengo ikasketa plana aldatzen da, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2014ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean 2015eko urtarrilaren 26an, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2015eko urtarrilaren 27an.

Ikasketa planaren aldaketak ondorioak izango ditu 2022-2023 ikasturtetik aurrera.

Leioa, 2022ko maiatzaren 11.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Eskumenak eskuordetuta (2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena, 2021-02-12ko EHAA).

Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea,

MONTSERRAT MARITXALAR ANGLADA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala