Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2022ko uztailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3022

AGINDUA, 2022ko ekainaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Hernanin (Gipuzkoa) dagoen CPEIPS «La Inmaculada» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Hernaniko (Gipuzkoa) CPEIPS «La Inmaculada» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren «Compañía de las Hijas de la Caridad de San Vicente de Paul» erakunde titularraren legezko ordezkariak aurkeztutako eskaera aztertu da. Eskaeraren xedea ikastetxearen titulartasuna eta izen espezifikoa aldatzea da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «La Inmaculada» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da oraingo «Compañía de las Hijas de la Caridad de San Vicente de Paul» erakundetik aurrerantzean «Aratz Ikastola, Koop. S.» erakundeak jabetza izan dezan; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak.

2. artikulua.– «La Inmaculada» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Aratz Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena.

3. artikulua.– Ikastetxearen titulartasun-aldaketa eta izen-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko dira. Aldaketa hauek ez dute inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

4. artikulua.– Ikastetxea honela geratuko da inskribatua:

Kode-zenbakiak: 012432 eta 20001768

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua

Izen espezifikoa: «Aratz Ikastola»

Titularra: Aratz Ikastola, Koop. S.

Helbidea: Sandiusterri, 4

Udalerria: Hernani

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa

5. artikulua.– Agindu honetako laugarren artikuluan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, ikastetxea behartuta dago dagokion baimena eskatzera.

6. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHEnengoa

Agindu honek 2022-2023 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala