
127. zk., 2022ko uztailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
3007
EBAZPENA, 2022ko ekainaren 14koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baitira 2021eko abenduaren 27ko ebazpenaren bidez (2022ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zk.) deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako lanpostuak.
2021eko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez (2022ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen.
Deialdi horren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agente kategoriako lanpostuak betetzea zen.
Laudioko Udalak hiru plaza eskaini zituen bere polizia-kidegoko Oinarrizko Eskalako agente kategorian.
621 zenbakia duen 2022ko apirilaren 4ko alkatetza-dekretuak honako hau ebatzi du: «Laudioko Udaleko Udaltzaingoaren plazak aldatzea. Plaza horiek 2022ko urtarrilaren 14ko EHAAn argitaratu ziren (9. zk.), eta 3 izatetik 1 izatera igaro dira.»
Honek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2021eko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez (2022ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zk.) deitutako hautaketa-prozeduran Laudioko Udalak eskainitako plaza-kopurua hirutik batera gutxitzea.
Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean aurkara dezakete administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Azken kasu horretan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluan jasotako administrazioarekiko auzien epaitegien lurralde-eskumeneko arauak errespetatu beharko dira.
Arkauti, 2022ko ekainaren 14a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.