
127. zk., 2022ko uztailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3006
EBAZPENA, 2022ko ekainaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Idoia Martín Guerrero andreak gainditu egin duela 2021eko abenduaren 16ko ebazpenak (2022ko urtarrrilaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Genetika» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Idoia Martín Guerrero Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: ***1071**. Kodea: AGC8L1 – D00163-11. Jakintza arloa: Genetika. Saila: Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskera/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Genetika».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko ekainaren 20a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.