Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2022ko uztailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
3005

AGINDUA, 2022ko ekainaren 7koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, saileko behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Mónica Lamas González andrea Segurtasun Saileko, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren jardun-arloko politika publikoak koordinatzeko aholkulari izendatzea, zuzendari mailarekin (kodea: 5317, dotazioa: 1).

Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu baten berezkoak eta atxikita dagoen alorreko berariazkoak izango dira.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, goren-kargudunen lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 eta/edo 5.2 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika diezazkion.

Laugarrena.– Izendapen honek 2022ko ekainaren 1etik aurrera izango ditu diru- eta administrazio-ondorioak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.

Bosgarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 7a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala