Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2022ko ekainaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2966

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2022ko ekitaldian arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak emateko modua arautu eta deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko martxoaren 1eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.

AURREKARIAK

1.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez, 2022ko ekitaldian arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak emateko modua arautu eta deialdia egin zen, eta haren 2. artikuluan dirulaguntza horien zenbateko orokorra 1.380.000 euroan finkatu.

2.– Aipaturiko aginduaren lehenengo xedapen gehigarrian aukera hau xedatu zen:

«Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbatekoak gehitu ahal izango dira, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez, baldin eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Horretarako, 2.3 artikuluan aipatutako irizpidea aplikatuko da. Sailburuordearen ebazpena EHAAn argitaratuko da.»

3.– Une honetan, dirulaguntza deia egiten duen aginduaren xedapen gehigarrian aurreikusten den moduan, nahiko aurrekontu-baliabide dago; beraz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2022ko ekitaldian arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak emateko modua arautu eta deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuaren 2022ko martxoaren 1eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbatekoari 102.990 euro gehitzea.

Beraz, aipaturiko aginduaren 2. artikuluan aurreikusitako diru-kopurua 1.482.990 eurokoa izango da.

Bigarrena.– 2.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, 2022ko martxoaren 1eko Aginduaren II. kapituluan araututako zirkuitu hitzartua duten produkzioak egiteko laguntzen modalitatera bideratuko da zenbateko hori.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek argitaratzen denetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 15a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala