
125. zk., 2022ko ekainaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 2 orri.)
- EPUB (157 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2965
EBAZPENA, 2022ko ekainaren 8koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 2ko Aginduaren bidez egindako deialdiko laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, 2022ko lehen seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak emateko deia egin zen.
Aipatutako aginduaren 13.7 artikuluak ezartzen duenez, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da emandako laguntzen zerrenda, erakunde
Horren ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2022ko lehen seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Dirulaguntza horietarako deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 2ko Aginduaren bidez egin zen. Ondoko eranskinean ageri dira onuradunak, bai eta dirulaguntzen zenbatekoak ere.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 8a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.