
125. zk., 2022ko ekainaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ARRASATEKO UDALA
2958
IRAGARKIA, Arrasateko udaltzainburuaren plaza bat barne sustapen eta lehiaketa-oposizio bidez behin betiko betetzeko deialdi publikoari buruzkoa.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2022ko maiatzaren 9an 109. zenbakian argitaratu dira bere osotasunean Arrasateko Udaltzainburuaren plaza bat, barne sustapen eta lehiaketa-oposizio bidez, behin betikoz hornitzeko deialdi publikoaren oinarriak.
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udaleko iragarki taulan eta bere web orrian argitaratuko dira.
Arrasate, 2022ko ekainaren 9a.
Alkatea,
MARÍA UBARRETXENA CID.