
125. zk., 2022ko ekainaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BASAURIKO UDALA
2956
IRAGARKIA, Basauriko Kirolaren Udal-Erakundearen 2021eko enplegu publikoaren eskaintza aldatzeari buruzkoa.
Basauriko Kirolaren Udal Erakundearen 2021eko lan-eskaintza publikoa argitaratu da, 2022ko maiatzaren 18ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Lan-eskaintza publiko hori presidentearen RESPRE 2022/000903 ebazpenaren bidez onartu zen (2022-05-05).
Bertan ezartzen denez, sarbide libreko sistema bidezko lan-eskaintza horretan lan kontratupeko 7 plaza daude: Kirol Instalazioen Mantenimendu, Zaintza eta Kontrol laguntzaile 4 plaza (C2, 2HE), Administrari laguntzaile plaza 1 (C2, 2HE), eta lanaldi partzialeko Administrari laguntzaile plaza 2 (C2, 2HE).
Eta horrela argitaratzen da, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua betetzeko.
Basauri, 2022ko maiatzaren 24a.
K.U.E.aren presidentea,
JON ZUGAZAGOITIA SAGARDUY.