Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2022ko ekainaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GETXOKO UDALA
2937

IRAGARKIA, Getxoko udalerriko 2021eko zarata mapa estrategikoaren hasierako onarpenari buruzkoa.

Getxoko udalerriko 2021 Zarata Mapa Estrategikoaren hasierako onarpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hots-Kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan araututako «Zarata-mapak berrikustea»ri buruzko 15. artikulua betez.

Alkatetzaren maiatzaren 17ko 2046/2022 zenbakidun Dekretuaren bidez ondokoa xedatu zen:

Lehenengoa.– Hasiera batean onestea, Getxoko udalerriko zarata-mapa estrategikoa 2021.

Bigarrena.– Jendaurrean erakusteko izapidea betetzea, azken argitalpenetik hilabetez. Horretarako, EAEko Aldizkari Ofizialean eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Aldizkarian argitaratuko da, edozein pertsona fisiko edo juridikok dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezan eta aipatutako hilabeteko epean alegazioak egin ahal izan ditzan.

Dokumentazioa paperezko euskarrian kontsultatu ahal izango da, Algortako Foru kaleko 8. zenbakian dauden Ingurumen Saileko bulegoetan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara, eta udalaren webgunean (ingurugiroa@getxo.eus)

Hirugarrena.– Berariaz adieraztea alegazioak aurkeztuko balira, alegazio horiek aztertu eta ebatzi ondoren, udal honek behin betiko onetsiko duela zarata-mapa, eta araudiak xedatutako bidezko argitalpenak eta jakinarazpenak egingo direla.

Getxo, 2022ko maiatzaren 17a.

2011ko abuztuaren 1eko 3988 zenbakiko Alkatetzaren Dekretuak emandako eskuordetzaren bidez.

Teknikari espedienteen kudeaketaren arduraduna,

ARANTZA CABEZA.


Azterketa dokumentala