Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2022ko ekainaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ABANTO ZIERBENAKO UDALA
2910

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko maiatzaren 19an hartutako erabakiaren bidez, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako Udaleko behin-behineko enplegua egonkortzeko 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu egin zen, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen (Enplegu Publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena) aurreikuspenak aplikatuta, honako plaza zerrenda honekin:

I.– Langile funtzionarioen plazak.

Iraupen luzeko behin-behineko enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia.

Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria. Lehiaketa-sistema. Sarrera libreko txanda.

(Ikus .PDF)

II.– Lan-kontratudun langileen plazak.

Iraupen luzeko behin-behineko enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia.

Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria. Lehiaketa-sistema. Sarrera libreko txanda.

Hori guztia argitara ematen da urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena) 70.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko, 6/1989 Legearen (Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa) 24. artikuluan, eta abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (Enplegu Publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena) dagokienez.

Erabaki hori aurka, administrazio bidera jartzeko, eta, bere aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke administrazio-organo honi, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 123.1 eta 124.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat. Bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duena) 46.1 artikuluan ezarritakoarekin bat. Horrez gain, interesdunek bidezkotzat jotzen duten beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahalko dute.

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, 2022ko ekainaren 13a.

Alkatea,

MAITE ETXEBARRIA AZPIOLEA.


Azterketa dokumentala