
123. zk., 2022ko ekainaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
2903
33/2022 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariarena, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko karrerako funtzionarioentzat gordetako hiru auditore lanpostu betetzeko lehiaketara deitzen duen maiatzaren 3ko 24/2022 ebazpenaren 1. eranskina aldatzen duena.
2022ko maiatzaren 26an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Lehendakaritza honen maiatzaren 3ko 24/2022 Ebazpena argitaratu zen; ebazpen horren bidez Herri Kontuen Euskal Epaitegiko karrerako funtzionarioentzat gordetako hiru auditore lanpostu betetzeko lehiaketa deitu zen.
Ebazpenaren 1. eranskinak deialdiaren lanpostuak jasotzen ditu.
Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak agintzen du argitaratzeko igorritako testuan egon daitezkeen errore edo omisioak, testuingurutik argi eta garbi ondorioztatzen ez direnak eta horiek zuzentzeko agiriaren edukia edo zentzua egiaz edo itxuraz aldatzea eragin dezaketenak, maila bereko erabaki bitartez zuzenduko direla.
Dotazio kopuruari dagokionez, 1. eranskinean atzeman diren akatsak maila bereko erabaki bitartez zuzendu behar dira.
Hori dela eta, Lehendakaritza honek, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 19.3 artikuluak aitortzen dizkion eskumenen indarrez,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– 24/2022 Ebazpenaren 1. eranskineko «Dotazio kopurua» zutabean dauden erroreak ondotik zehaztutako moduan zuzentzea:
«7» dioen tokian
«8» esan behar du
eta «9» dioen tokian
«10» esan behar du
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 1a.
HKEEren lehendakaria,
ANA HELGUERA LÍBANO.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
RSS