123. zk., 2022ko ekainaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2899
EBAZPENA, 2022ko ekainaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2022ko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez egin zen (2022-02-28ko BOE eta 2022-03-11ko EHAA).
2022ko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez (2022-02-28ko BOE eta 2022-03-11ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
María Carmen Peñafiel Saiz (NAN: ***3157**) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Kazetaritza»; Kodea: CUC8/1-D00336-4, Saila: «Kazetaritza»; Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea; Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Informazioa Telebistan».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2022ko ekainaren 10a.
Errektorea.
EE (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.