
123. zk., 2022ko ekainaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2898
1242/2022 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Diana Calvo Carrasco andrea Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari izendatzen baita.
Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari lanpostua betetzeko deialdia 2022ko maiatzaren 5eko EHAAn (86. zk.) argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusiaren apirilaren 22ko 1077/2022 Ebazpenaren bidez.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da; lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, eta haien baldintza profesionalak baloratu dira aurkeztutako merezimenduen arabera.
Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Diana Calvo Carrasco andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Diana Calvo Carrasco andrea Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitarioko Erizaintzako zuzendari izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko ekainaren 15etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
RSS