
122. zk., 2022ko ekainaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (145 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2883
EBAZPENA, 2022ko ekainaren 6koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko urriaren 19ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programetarako deialdia egin zen.
Aipatutako aginduaren 13.7 artikuluak ezartzen duenez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, agindu honen babesean eman diren laguntzen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jakinarazpena egin eta 6 hilabeteko epean.
Ikertzaileentzako mugikortasun-programetarako laguntzak hautatu dira, eta deialdiaren gaineko ebazpenak aurkeztu dira; proposamen horien arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programetarako laguntzen onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horietarako deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2021eko urriaren 19ko Aginduaren bidez egin zen. Ondoko eranskinean ageri dira onuradunak, bai eta dirulaguntzen zenbatekoak ere.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 6a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
RSS