Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2022ko ekainaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2873

1225/2022 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez José Agustín Agirre Aranburu jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Medikoko kargutik kentzen den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 1375/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko azaroaren 21eko EHAAko 222. zenbakian argitaratuta), José Agustín Agirre Aranburu jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Mediko izendatu zuten.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– José Agustín Agirre Aranburu jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Mediko kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko ekainaren 9ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Debagoieneko ESIari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala