Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2022ko ekainaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2840

IRAGARKIA, 2022ko ekainaren 6koa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu honen aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera eta ingurumen-inpaktuaren azterlana: Zuiako eta Zigoitiko udal-mugarteetan (Araba), «Urkabustaiz 5. zirkuitua (Murgia) TEA, Urkabustaiz TEAren (4660) eta 115. euskarriaren arteko zatian» izeneko 13,2kV-ko linea elektrikoaren eta bere adarren zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektua.

Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak 9. eta 10. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako (2020-04-24ko EHAA), Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak 53. artikuluan xedatutakoaren arabera (2013-12-26ko BOE), Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin bat etorriz (2012-12-11ko BOE) eta Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrari lotuta (1998-03-27ko EHAA), jendaurrean erakusten dira honako proiektu honi dagozkion baimen-eskaera eta ingurumen-inpaktuaren azterlana:

– Eskatzailea: «I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU», Urartea kalea 2an helbidea duena.

– Eskaera: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena, proiektuak ingurumen-inpaktuaren azterlan arrunta behar duelako.

– Helburua: inguruko energia elektrikoaren horniduraren kalitatea hobetzea.

– Erreferentzia: 01ATY 202100033.

– «Urkabustaiz 5. zirkuitua (Murgia) TEA, Urkabustaiz TEAren (4660) eta 115. euskarriaren arteko zatian» izeneko 13,2kV-ko linea elektrikoaren eta bere adarren zuhaitzik gabeko zerrenda handitzea.

– Linearen ibilbidea: Zuia eta Zigoitia udal-mugarteak (Araba).

– Aurrekontua: 721.517,24 euro.

– Baimena emateko organo eskuduna: Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritza.

Hori guztia argitara ematen da, eta 30 eguneko epea ematen da, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera, interesdunek eta herritarrek dokumentazioa azter dezaten Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko webgunean (www.euskadi.eus), Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuen jendaurreko informazioan (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 6a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala