
120. zk., 2022ko ekainaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (159 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BARAKALDOKO UDALA
2822
IRAGARKIA, Barakaldo Antzokia SAren enplegu publikoaren eskaintza onartzeari buruzkoa.
2022ko maiatzaren 16an, Barakaldo Antzokia SAren Lehendakaritzak ebazpen hau eman zuen:
«Aldi Baterako Enplegua Egonkortzeko Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programari buruzko 2022ko apirilaren 12an langileen ordezkariek eta Barakaldo Antzokiaren zuzendariak lortutako akordioa (erakunde honetako presidenteak apirilaren 6an emandako eskuordetzaren bidez) ikusita,
Lan Eskaintza Publikoa onartzen duen 2022ko maiatzaren 13ko akordioa ikusita,
2022ko maiatzaren 13an Barakaldo Antzokiaren zuzendariak egindako txostena ikusita, eta horiek guztiak espedienteari erantsita, ebazten dut:
Lehenengoa.– Barakaldo Antzokiaren Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea, egonkortzeko 13 lanposturi dagokiena, ezohiko eta salbuespenezko izaeraz, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera (I. eranskina).
Bigarrena.– Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta langileen ordezkariei eta interesdunei jakinaraztea.
Hala agintzen du eta sinatzen du Barakaldo Antzokia, SAren lehendakaria den Amaia del Campo Berasategui andreak.
Barakaldo, 2022ko maiatzaren 16a».
Barakaldo, 2022ko maiatzaren 27a.
Barakaldo Antzokia SAren zuzendaria,
ANA MARIA LOPEZ ASENSIO.