Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2022ko ekainaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2808

IRAGARKIA, 2022ko ekainaren 15ekoa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2022ko ekainaren 9ko Ebazpenaren berri ematen duena. Azken ebazpen horren bidez, hain zuzen, Mutrikuko portuko arrantzale-etxola zaharretako okupatzaileei eta erabiltzaileei etxebizitza husteko eskatzea ebazten da.

Hartzaileak asko dira: batzuk ezezagunak dira eta beste batzuei ezin da jakin non jakinarazi. Horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.

1.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan (Lakua I, 4. solairua, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz; edo 23. kaia, 20003 Donostia / San Sebastián).

2.– Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2022ko apirilaren 8ko Erabakiaren bidez hasi den jabetza berreskuratzeko prozeduran aurreikusitako alegazio-epea igaro eta gero, ebazpenak zortzi egun balioduneko epea ematen du arrantzale-etxolak husteko eta barruan dauden tresna guztiak ateratzeko.

Etxolak hustu ondoren, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren esku utzi ahal izango dira Mutrikuko portuko bulegoetara joanda (Erriberako kaia, z.g.). Hona hemen bulegoekin harremanetan jartzeko telefono-zenbakia: 943 60 34 59.

Etxebizitza 8 egun balioduneko epean husten ez bada, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak betearazte subsidiarioa egingo du. Kasu horretan, utzarazteak eragindako gastu guztiak eta okupazioak eragindakoak likidatu eta kobratu egingo zaizkio erabiltzaileari. Era berean, errekerimendu honi jaramonik ez egitea portuen arloko arau-haustea izan daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuei eta Itsas Garraioari buruzko ekainaren 28ko 2/2018 Legeak 60. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako erregulazioaren arabera.

Interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 15a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.


Azterketa dokumentala