Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2022ko ekainaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2799

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien errenta-galeraren ondoriozko konpentsazioen zenbatekoak espezifikatu eta ezagutzera ematen dituena, 2022. urterako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorrizko deitura bakoitzerako.

Otsailaren 26ko 26/2019 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoan mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako Europako laguntza-neurria garatu eta aplikatzeko araudia ezartzen du.

Dekretu horren 10.2 artikuluan, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko eragiketetan parte hartzen duten pertsonak konpentsatzeko laguntza bat ezartzen da, plan hori aplikatzeak eragindako diru-sarreren galerak konpentsatzeko. Konpentsazioa berregituratu edo birmoldatutako lursaila kokatuta dagoen lurralde historikoko kalitatezko ardoaren eremuan azken hiru kanpainetan mahatsak izan duen batez besteko balioaren % 25ekoa izango da.

Foru-aldundiek edo jatorrizko deituren kontseilu arautzaileek emandako datuetan oinarriturik Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak prestatutako txostenak aztertu dira, eta, otsailaren 26ko 26/2019 Dekretuaren 10.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ebazpen honen bidez espezifikatu eta ezagutzera ematen dira mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien errenta-galeraren ondoriozko konpentsazioen zenbatekoak, 2022. urterako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri-deitura bakoitzerako direnak.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2022. urterako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorrizko deitura bakoitzerako, honako hauek izango dira mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien errenta galeraren ondoriozko konpentsazioen zenbatekoak:

– Errioxa JDK: 1.107,14 euro/ha.

– Arabako txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava JD: 1.485,04 euro/ha.

– Bizkaiko txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia JD: 2.164,54 euro/ha.

– Getariko txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria JD: 2.941,67 euro/ha.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako era Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 17a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.


Azterketa dokumentala